28/6/10

MUNSTRO EDERRA



Behin batean munstro eder bat kobazulo batean bizi zen.Ilea marroi kolorekoa zeukan eta diadema gorri bat zeukan buruan.
Egun batean munstro ederrak herrira joatea erabaki zuen.Denda batera joan zen eta txorizo eta urdaiazpikoa erosi zituen gero jateko.
Erosketak egin ostean enparantzara joan zen eta mutiko batekin egin zuen topo.
Mutikoa goseak zegoen eta esan zion:
- Emango al didazu pitin bat mesedez?
Orduan munstroa ....
2. A maila: Xabier García, Alazne Minguez eta Maider Moreno.

Txorizo eta urdaiazpiko guztia eman zion. Mutikoak pena haundia eman zion. Baina orduan, bera dirurik eta janaririk gabe geratu zen.

Berriro dendara joan zen eta dendariari galdetu zion ea janari pixkatxo bat emango zion galdetu zion. Honek baietz esan zion beti ere zerbaiten truke. Eta mugimendu “seks” bat eginda janari pixkat lortuko zuela esan zion. Munstroak, lotsatuta, dantza egin zuen eta txorizo pixkat eman zion.

Munstroak, ez zuen ogirik eta okindegira joan zen. Okinari ogia eskatu zion eta honek ere, mugimendu “seksi” bat eskatu zion. Berriro lotsa handiz dantza egin zuen eta ogi barra bat eman zion.

Ordutik aurrera, janaria ez zuen erosten, dantza eginez lortzen zuen.

2B maila: Sandra Carretero, Gorka de Pablo eta Alejandro Sixto.

No hay comentarios: