29/6/10

TXITXIRIO TXIKI ETA ZALDIA

Egun batean aitak Txitxirio Txiki bidali zuen erosketak egitera .
Baina bidaian galdu zen.
Gaua zen eta azenario batzuen artean lotan geratu zen.
Hortik pasa zen zaldi batek Txitxirio Txiki jan zuen konturatu gabe.
Gurasoak Txitxirio Txiki etxera ez zen bueltatzen ikusita oso kezkatuta zeuden eta bere bila joan ziren...
2. B maila:Alejandra, Asier eta Nuria
Txitxirio Txikik bidaia luzea egin zuen zaldiaren sabelean eta azkenean ipurdi zuloraino ailegatu zen.
Horra ailegatu zenean zaldia kaka egin zuen.
Eta Txitxirio Txiki atera zen.
Aita eta ama deitzen hasi ziren.
- Txitxirio txiki, non zaude ?
- Hemen nago - erantzun zien Txitxirio Txikik -
Zaldiaren kakan sartuta ¡
Txitxirio Txiki aurkitu zuten eta etxera eraman zuten eta bainu luzea eman zioten. FIN SERAFIN PINOTXO MANDARIN
2.A maila: Alejandra, Entzia eta Andrés

TXANOURDINTXO BASAMORTUAN




Bazen behin Txanourdintxo izeneko neskatila bat.
Argala eta ederra zen eta beti zegoen urdinez jantzita.
Egipton bizi zen.
Egun batean amak esan zion Txanourdintxori.
-Eraman egurra aitaren etxera.
-Oraintxe bertan ama. -erantzun zion Txanourdintxok.
Egurra hartu zuen eta basamortura abiatu zen.
Basamortuan pertsona gaizto batekin topatu zen.
Pertsona hori Maltazar izeneko errege gaiztoa zen.
Maltazar esan zion Txanourdintxori:
- Zu nola deitzen zara?
- Ni Txanourdintxo naiz eta zu?
- Ni Maltazar naiz.
Orduan Maltazarrek pentsatu zuen ....
2. maila A: Alejandoro Estivariz, Iñigo Malagón, Leire Barcena eta Matheo Aizaga.
Neska honi gezurra esa neta bera baino lehenago iritsiko naiz aitaren etxera. Horrela bertan aitari bahitu eta txanourdintxori jan egingo dut.
Orduan, txanourdintxori piramideen bide luzetik bidali zion eta berak biderik motzena artu zion. Txanourdintxo, oso bizkorra zen eta amatxoren etxera joan zen gertatutakoa kontatzera.
Dena kontatuta, amatxo eta txanourdintxok poliziari deitu eta hauek lehoien kaiolan sartu zuten gartzelara eramateko betirako.
2B maila: Claudia Virtus, Ekain Saez de Camara eta Randa Benghye,

TXANOGORRITXU ETA KATU GAIZTOA




Txanogorritxu bere amonaren etxera joan behar zuen soineko batzuk eramatera. Kalean katu gaizto batekin topo egin zen.
Katuak hatzamarkatu zion. Txagorritxu ospitalera joan zen eta benda bat jarri zioten.
Baina Txagorritxutik atera zenean berriro
katu gaiztoarekin topo egin zuen...
2. B maila:Amaia, Zuriñe eta Adrián
Katua ikusterakoan, Txanogorritxu zuhaitz batera igo zen.
Denbora luzez egon zenez zuhaitzean, katua aspertu egin zen eta …joan egin zen.
Gero Txanogorritxu jaitsi zen eta dendara joan zen.
Bertan soineko more bat erosi zuen eta bere amonaren etxera joan zen eramatera eta amonari eman zion.

ETA KUKURRUKU IPUIN HAU AMAITU ZAIGU.

2.A maila: Claudia Taboada, Ibai Lopez de Munain eta Jon Arenzana.

TXANOGORRITXU ETA ARRANOA



Egun batean Txanogorritxu bere amonaren etxera joan zen. Arbulun bizi zen.
Saskian txokolatea, arrautzak, letxuga eta patatak eraman zituen.
Arrano batek esan zion: nora zoaz?
Nire amonaren etxera noa, erantzun zuen Txanogorritxuk, baina elurra dago eta ez dut bidea aurkitzen.
2. B maila:Sandra, Gorka eta Alejandro

Orduan arranoari eskatu zion :
-Arranoa mesedez eramango nauzu amonaren etxera?
- Bai,noski,eramango zaitut! Igo nire gainera eta goazen!
Txanogorritxu igo zen eta bidaia zoragarria egin zuen mendiak eta basoak zeharkatzen.
Amonaren etxera abiatu zirenean amonak ezan zien:
-Eskerrik asko ekartzeagatik janaria Txanogorritxu orain tarta gozo bat egingo dizut.
Tarta egina zegoenean merendola bat egin zuten eta amona arranoari gonbidatu zion zerbait jatera.

IPUIN KONTATUA,IPUIN BUKATUA.

2.A maila: Maider,Alazne eta Xabier.

LAU ANIMALIA ZOO BATEAN




Behin batean lau animaliak elkartu ziren zoo batean. Animaliak:lehoia,tximinoa,lepo luzea eta hartza ziren.
Animaliak onak ziren eta ondo konpontzen ziren beraien artean.
Zooan lehiaketa batzuk antolatu zuten eta lau animaliak apuntatu ziren.
Lehiaketetan otso gaizto eta tranpati bat agertu zen.
Orduan ...
2. A maila: Alejandra Vega, Entzia Gz. de Lopidana eta Andrés Santos.
Lehoia, tximinoa, jirafa eta hartza bizkor konturatu ziren otsoa oso tranpatia eta gaiztoa zela. Orduan, lehoiak otso tranpatiari guztien artean tranparik gabeko lasterketa bat egitea proposatu zioten. Bertan, denak korrika egin beharko zuten, eta bizkorrenak irabaziko zuen.

Lasterketa eguna iritsi zenean, denak prest zeuden, otsoa baita, eta lehiatu ondoren lehoia izan zen lehena iristen. Orduan, animali guztiek, otsoari gehiago tranparik ezingo zuela egin esan zioten, eta honek ordutik aurrera ongi portatuko zela zin egin zuen. 2B maila: Alejandra Diaz de Otazu, Nuria Caballero eta Asier Chasco.

ESTRALURTARRA ETA MILITARRAK


Behin batean hamar militar eta neska estralurtar bat Jupiterren elkartu ziren.
Neska begi berdeak zituen eta ilea hori kolorekoa. Gorputza morea zuen.Neska oso ederra zen.
Militarrak sei mutil eta lau neska ziren. Kamuflajez jantzita zeuden eta arnasa hartzeko botilak ere bazuten.
Arratsalde hotz eta haizetsu batean militarrak eta neska estralurtarra partxiz berezi batean partida bat jolasten ari ziren.
Bat-batean ...
2.A maila: Claudia Taboada, Ibai Lz. de Munain eta Jon Arenzana.
Bat-batean beraien espaziontzia apurtu zen eta Jupiterren
geratu ziren estralutarrekin . Estralutarrak beste espaziontzia
egitea pentsatu zuten.
Espaziontzi oso polita egin zuten. Gero militarrek lur planetara joan ziren eta ez ziren konturatu estralurtarrak zeudela bere espaziontzian. Orduan, Jupiterrera bueltatu behar izan ziren baina espaziontzu bat egin behar zuten estralurtarra desagertu zen. Azkenean, bila eta bila ibili ziren eta estralurtarra espaziontzi berriko ganbaran aurkitu zuten eta buelta egin zuten Jupiterrera.
2.B maila: Silvia Perez, Juan Diego Blanco eta Cristian Dos Anjos.

28/6/10

BI ANAIAK



Behin batez txakur polit bat basoan bakarrik zegoen.
Txakurra zuria eta iletsua zen.
Egun batean basoan zehar bi anai-arreba paseatzen ari ziren. Mutila Jesús zen eta ile horia zuen. Neska Laura zen eta ilea marroi kolorekoa zuen.
Txakurra ikusi zutenean Laurak esan zuen :
-Ze nolako txakur polita! Etxera eramango dugu.
- Ados! Erantzun zion Jesusek.
Laurak txakurra besoetan hartu zuen eta ...
2. A maila: June Mtz. de Lahidalga, Julian García eta Nerea Lekuona


honek koska egin zion. Txakurra lurrera botaz, Laura negarrez hasi zen min handia zuelako. Jesusek hau ikustean, larrituta korrika Laurari bere musuzapiarekin gogor heldu eta amari deitu behar ziotela pentsatu zuen. Baina ez zuten telefonorik, orduan, inguruan zegoen bidera irten eta Kamioi bati gelditu eta bertan joan ziren.

Etxera iristean, Laurari pena handia eman zion. Eta amari baimena eskatu eta txakurra etxera ekartzea pentsatu zuten.

2B maila: Valle Fernandez, Felix Panadero, Iban Martin eta Aitor de Miguel.

MUNSTRO EDERRA



Behin batean munstro eder bat kobazulo batean bizi zen.Ilea marroi kolorekoa zeukan eta diadema gorri bat zeukan buruan.
Egun batean munstro ederrak herrira joatea erabaki zuen.Denda batera joan zen eta txorizo eta urdaiazpikoa erosi zituen gero jateko.
Erosketak egin ostean enparantzara joan zen eta mutiko batekin egin zuen topo.
Mutikoa goseak zegoen eta esan zion:
- Emango al didazu pitin bat mesedez?
Orduan munstroa ....
2. A maila: Xabier García, Alazne Minguez eta Maider Moreno.

Txorizo eta urdaiazpiko guztia eman zion. Mutikoak pena haundia eman zion. Baina orduan, bera dirurik eta janaririk gabe geratu zen.

Berriro dendara joan zen eta dendariari galdetu zion ea janari pixkatxo bat emango zion galdetu zion. Honek baietz esan zion beti ere zerbaiten truke. Eta mugimendu “seks” bat eginda janari pixkat lortuko zuela esan zion. Munstroak, lotsatuta, dantza egin zuen eta txorizo pixkat eman zion.

Munstroak, ez zuen ogirik eta okindegira joan zen. Okinari ogia eskatu zion eta honek ere, mugimendu “seksi” bat eskatu zion. Berriro lotsa handiz dantza egin zuen eta ogi barra bat eman zion.

Ordutik aurrera, janaria ez zuen erosten, dantza eginez lortzen zuen.

2B maila: Sandra Carretero, Gorka de Pablo eta Alejandro Sixto.

TXITXAN ETA BERE TXAKURRA


Bazen behin Txintxan eta bere txakurra. Txintxan mutil txiki bat zen eta lo egitea asko gustatzen zitzaion.Txakurra beltza eta zuria zen eta oso txikia.
Arratsalde eguzkitsu eta eder batean Txintxan eta bere txakurra parkera joan ziren.
Txintxan lagun batekin hitzegiten hasi zen eta bitartean bere txakurra etxe ilun eta beldurgarri batean sartu zen.
Orduan...

2. maila A: Aitziber Lekuona, Nahir Hernandez eta Josu Alutiz.

Munstro bat ikusi zuela pentsatu eta beldurtu egin zen. Bere hitzala ikuzi zuen . Eta halako baten, Txintxan agertu zen. Txintxanek, ea zer gertatzen zitzaion galdetu zion, eta honek zaunka eginez beldurra zuela esan zion.
Txintxanek, munstrorik ez dagoela esan zion. Biak gose handia zutenez, etxera joan ziren amak presaturiko janari goxoa jateko.

2B maila: Zuriñe Garcia, Amaia Infante eta Adrian Aguado.

TXANOGORRITXU ETA MONOPATINA




Bazen behin neska bat Txanogorritxu izenekoa.
Bere amak esan zion gominolak amonari eramateko.
Eta Txanogorritxu bere monopatinean joan zen.
Bidetik ipotx batekin elkartu zen.
Ipotxak esan zion:

-Nora zoaz Txanogorritxu?
- Nire amonaren etxera gominolak eramatera baina monopatineko gurpil bat apurtu zait.

2.B maila:Diego, Silvia eta Christian


Eta ipotxak ezan zuen :
-Nik gurpil bat daukat poltsikoan eta torlojoa ere badut . Nahi al duzu bion artean konpontzea ?
- Bai! Eratzun zuen Txanogorritxuk.
Konpondu zutenean Txanogorritxu bere bidaia jarraitu zuen eta amonaren etxera abiatu zen. Denak zoragarri pasatu zuten eta elkarrekin bizitzea erabaki zuten
IPUIN KONTATUA ,IPUIN BUKATUA.
2.A maila: Julian, Nerea eta June.

HIRU TXERRIKUMEAK ETA ITSASONTZIA



Baziren behin hiru txerrikume. Mendian bizi ziren. Otsoa hortik ibiltzen zen eta txerriak jan nahi zituen.
Egun batean, Txikiak ideia bat izan zuen: hondartzara joatea eta itsasontzi bat egitea.
Besteei ondo iruditu zitzaien. Etxetik erramintak hartu eta hondartzara joan ziren…
2.B maila :Félix, Iban, Valle eta Aitor


Eta iritzi zirenean itsasontzia egiten hazi ziren.
Itsasontzia ia- ia amaituta zegoenean otsoa ailegatu zen eta hiru txerritxoak hondartzara bota zituen . Hiru txerritxoak txalupa bat hartu eta “arraun eta arraun, jo eta ke” itsasontzitaraino iritzi ziren.
Itsasontzian sartu ziren hiruren artean otsoa itsasora bota zuten.Hiru txerritxoak Mediterraneoitsasoan zehar kruzero bat egin zuten.
ETA KUKURRUKU IPUN HAU AMAITU ZAIGU.
2.A maila : Nahir, Josu eta Aitziber.

TXANOGORRITXU ETA ERTZAINAK



Bazen behin Txanogogorritxu izeneko neskatila bat. Bere amak esan zion: Bulebarrera joan behar duzu amonari arropa erostera.
Amak esan zion: Kontuz ibili! eta ez pasatu Burgelutik hango errepidea oso txarra da eta.
Txanogorritxuk motorra hartu zuen eta bere amari kasurik egin gabe Burgelutik joan zen. Han Ertzaintza kontrol bat aurkitu zuen.
2.B maila: Ekain, Randa eta Claudia

Eta ertzainak esan zion .
-Ezin duzu hemendik pasa!
-Zergatik? esan zion Txanogorritxuk
-Oso arriskutsua delako.
-Orduan zer egin dezaket?- erantzun zion Txanogorritxuk-
A! badakit tranpa egingo diot ertzainari.
Txanogorritxu alde egin zuen handik eta pentsatzen hasi zen.
Halako batean ideia zoragarri bat bururatu zitzaion:
- Karretera ondoan dauden zuhaitz artean joango naiz.
Poliki-poliki joan zen eta lortu zuen pasatzea Boulevarrera eta arropa ederra erosi zion amonari. Bueltatzeko beste bide bat hartu zuen eta poz-pozik eta zoriontsu bizi ziren.

FIN SERAFIN PINOTXO MANDARIN
2.A maila: Alejandro, Iñigo, Leire eta Matheo.

23/6/10

2009-2010 IKASTURTEA BERRIAK

MAGIALDIA

Irailaren 22an 2.mailakoak Gasteizko magialdia ikustera joan ziren.
Mago batek egindako magia ikusi zuten eta oso dibertigarria izan zen.Neska-mutilei asko gustatu zitzaion .

2. A maila: Nahir eta Andrés


BIHOTZ BIHOTZEZ

Urriaren 13an 2.Amailako neska-mutilak Dulantziko Kultur etxera joan ziren Bihotz Bihotzez antzerkira ikustera.Oso polita eta unkigarria izan zen .

2. A maila: Jon, Matheo eta Josu.


PATIO JOLASAK

Urriko 21ean patioko jolasak hasi ziren.
Eskolako haur guztiak elkartu ziren patioan jolasteko, jolasak egiteko. Oso polita izan zen zeren jolasten zuten bitartean euskara indartzen zuten

2. A maila: Leire eta Alejandro.

ZEANURI

Urriaren 29an Zeanurira bigarren mailetako neska-mutilak joan ziren. Bertan uretako errota eta ferratoki bat ikusi zuten.
Herriko enparantzan bazkaldu zuten eta gero denbora luzez jolastu zuten. Irteera asko gustatu zitzaien gauza asko ikasi zutelako.

2. A maila: Jon, Matheo eta Josu.

EUSKERA ASTEA

Azaroaren 30ean Dulantzi eskola euskararen astea ospatzen hasi zen.
5.mailakoek mozorrotuta joan ziren gelaz-gela mitologiari buruz
hitz egitera.Gela guztietan ekintza ezberdinak egin zituzten.Aprobetxagarria izan zen denontzat.

2. A maila: Leire eta Alejandro

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu zen.
Dulantzi ikastetxeko neska mutilek Dulantziko kultur etxean antzerki bat ikusi zuten
eta gero plazan dantzatu zuten.
Dibertigarria eta polita izan zen.

2. A maila: Maider eta Ibai.

GABON JAIA

Abenduaren 17an Agurainera joan ziren gabon jaia ospatzera.
Polita eta ondo pasatu zuten ikuskizunean. Amaitzerakoan jolas bana erregalatu zioten.

2. A maila: Maider eta Ibai.


ARTE ESKOLA

Urtarrileko 13 eta 14an 2.A mailako neska-mutilak Gasteizeko Arte Eskola joan ziren. Bertan mugikor bat egin zuten poligonoen irudiekin. Arte eskola egindako lanak oso politak ziren.

2. A maila: Alazne eta Julian


INAUTERIAK

Otsailaren 16an ihauteriak izan ziren. Eskolako haurrak polikiroldegian festa bat egin zuten gurasoentzako. Bertan dantzatu eta abestu zuten. Oso ondo pasa zuten gurasoek eta haurrek.

2. A maila: June eta Alejandra


OLAETA ETA OLLERIAS

Otsailaren 23an Olaetara eta Oileriasera 2.mailako neska-mutilak joan ziren.
Olaetan gazta nola egiten den erakutsi zieten eta artalde bati kusi zuten.
Oileriasen zeramikako museo polit bat ikusi zuten .
Oso ongi pasatu zuten eta gauza asko ikasi zuten.

2. A maila: June eta Alejandra.


MAHAI JOLASAK

Martxoaren 11an mahai jolasak egiten hasi ziren. 5 astean zehar egin zuten .Haurrek oso ondo pasa zuten eta euskaraz hitz egin zuten.

2. A maila: Claudia eta Iñigo


IPUIN KONTALARI BAT

Martxoaren 23an Rai izeneko ipuin kontalari 2. mailakoekin neska-mutilekin egon zen.
Raik bi ipuin ederrak kontatu zituen. Neska- mutilak poz-pozik geratu ziren.


2. A maila: Claudia eta Iñigo


BARATZA

Eskolako neska-mutilak udaberrian baratzeko lanekin hasi ziren. Bigarren mailakoak tipulak landatu eta babarrunak ereindu zuten.
Gutxi hazi direnez uzta oraindik ez dute jaso, baina eskolara bueltatuko direnean janari gozo bat egin dezaten.


2. A maila: Nahir eta Andrés


GARAIO PARKEA

Apirilaren 20an 2.mailako neska- mutilak Garaio parkera txango bat egitera joan ziren.
Garaion ibilaldia egin zuten eta hegazti asko ikusi zuten.
Urtegia nola sortu zen azaldu zien.Umeak ondo pasa zuten.


2. A maila: Aitziber eta Xabier


IPUIN KOOPERATIBOAK

Maiatzean 2 .A eta 2.B mailako neska-mutilak ipuin kooperatiboak hasi ziren egiten. Lehenengoz talde bakoitzak ipuin hasierako eta izenburuak egin zituen. Amaituz gero gelaz aldatu zuten ipuinak bukatzeko .Ipuinak oso politak geratu dira eta ikusi nahi baduzue eskolako blogean eskegita daude.


2. A maila: Nerea eta Entzia

AZKEN TXANGOA

Ekaineko 9an Donostiako Kutxa Espaziora joan ziren.Bertan esperimentuak egin zituzten . Gauzak oso politak ziren eta asko ikasi zuten.Geroago Kutxa Espazioren ondoan dagoen parke batera bazkaltzera joan ziren. Kutxa Espazioren ondoan Gipuzkoako eraikuntza famatuen maketak ikusi zituzten. Eguna oso ondo pasa zuten.

2. A maila: Alazne eta Julian